XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Andoni Egaña fisiko erakargarri bezala definitzerakoan, askoz ere bihurriagoak dira emakume kontsultatuak.

Haren jestoak, nortasuna edo planta aipatzen dituzte, edo, Ondo dago, besterik gabe, diote.

Aipaturiko bi horien atzetik eta oso diferentzia gutxirekin Euzkitze dator eta nahikoa segidan Murua.

Ondoren, Aitor Sarasua dator eta Igor Elortza bere atzetik, gaztetxoen artean azken mutil honek duen kartelaren seinale.

Hamalau urteko neska batek, esaterako, berari ematen dio botua, baina 27ko batek honako hau esan zuen: Neska guztien printze urdina izaten saiatzen delako .

Ibon Iza da gaztetxoen artean fisiko aldetik oneriztea duen beste bertsolaria eta segidan abanikoa erabat zabaltzen da.

Bati Lopategiren fisikoa gustatzen zaio bere zimur eta guzti.

Besteari Azpillagarena, nahiz eta neskak 22 urte bakarrik dituen.

Telleria aukeratzen du hurrengoak liraina, indartsua eta beltzarana delako eta Jon Maiak, Lizasok, Mendizabalek, Peñagarikanok eta gainerantzeko bertsolari ezagunek ere badituzte beren miresleak.

Jazten dotoreena

Diferentzia haundiarekin Xabier Euzkitze da emakume bertsozaleen gustorako ondoen jazten dena.

Moderno puntu bat du, diote askok, Oso ondo preparaute ibiltzen da dio inguruko beste neska batek; Estilo berezia eta ponpoxoa du, ondoren beste batek; Koloreak konbinatzen daki edo Ni ez nintzateke horrela jantziko, baina oso txukun ibiltzen da 24 urteko emakume batek.

Gehienak, hala ere, txukuntasun hori ETBren eragina ote den somatzen dute eta dezente emakume dira komunikabide horretan lan egiten duelako ondo jazten ote den esaten dutenak.

Oso atzetik Egaña dator bigarren lekuan hirugarren galdekizun horri dagokion atalean.

Oso erantzun zehatzak eman dituzte alor honetan eta laupabost emakumek aipatzen dutenez, Andoni Egaña lehen hobeto jazten zen orain baino.

Ez dute iritzi hori emateko zertan oinarritzen diren aipatzen, baina konstatatu egiten dute behinik behin.

Bertsozale horietako batek izugarri zorroztu du erantzuna eta honako hau dio: Bera da modernitoena eta gainera erropa berak erosten duela igertzen zaio, honek ere zertan igertzen dion esaten ez duen arren.

Horrelako erantzun gaiztoak asko daude eta beste bat aipatzekotan Muruari buruzkoa aipatuko dugu.

Bera da ondoen jazten dena, baina askoz ere dotoreago egongo litzateke, tarteka jazten dituen galtzetin zuri horiek erretiratuko balitu.

Izugarri gaizki ematen diote.

Galdekizun honen erantzunetan ere oso zabal juzkatu dituzte gauzak eta batzuek zehatzegi ere bai.

Badaude pare bat emakume jazkeraren araberako sailketa egiten dutenak.

Honatx baten iritzia:

- Badago jazteko era klasiko bat eta talde horretan Sebastian Lizaso, Imanol Lazkano eta Lopategi jarriko nituzke taldeko buru.

Alkandora urdinak gustatzen zaizkie eta erropa iluna eta klasikoa jeneralean.